2012/01/24

Zatoz eta ezagutu zure seme alaben hezitzaileak!!

Badakizuenez datorren otsailaren 18an Bakidxoko Torrea Gaztetxea "Gaztetxe Eguna" ospatuko dugu, eta esan bezala zenbait ekintza prestatu ditugu. Horietako bat hauxe da: Irakasleak antzezlana. Gazte eta helduentzako antzerkia da, eta Zeztoako Hitzan honako laburpentxo hau dator:

"Azurmendi Lehen Hezkuntzako tutorea da, eta guztiz estresaturik bizi da, azterketak zuzendu eta zuzendu. Antsorregi, aitzitik, soinketako irakaslea da, eta tutoreak baino patxada handiagorekin hartzen du lanbidea. «Lehenengoak bere pena guztiak kontatuko ditu, eta bigarrena, berriz, bere kasara ibiliko da. Horrekin batera, lehengo eta oraingo irakaskuntza alderatu nahi izan dute. Betiere, umorearekin eta ironia ukituarekin azalduta», nabarmendu du.
Bakarrizketa batekin hasten da antzezlana. Bakarrizketa hori Antsorregi berak egingo du, eta familia bazkarien inguruko gorabehera guztiak jarriko ditu mahai gainean. «Antzeztuko dudan pertsonaiaren aurkezpen moduko zerbait da. Ikusleak jakin dezan nolakoa den». Jarraian, irakasleen istorioan murgilduko dira bete-betean bi aktoreak." (2012.01.24)
ETORRI ETA GOZATU!!


Como ya sabéis el 18 de febrero en el Torrea Gaztetxea de Bakio celebraremos el "Gaztetxe Eguna", y como adelantamos habrá distintas actividades ese día. Una de ellas es la obra de teatro llamada "Irakasleak" (profesores). Es una obra para jóvenes y adultos íntegramente en euskera.
¡¡VEN Y DIVIÉRTETE!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario