2012/12/18

Eutsi Bakidxo!

Berrian argitaratutako iritzi artikulu paregabea!

Azken egunotan dena kontra dugula ematen du. Diputazioak PNVko udal gobernuaren proposamenari argi berdea eman dio. Argi berdea eman diote berriro ere Bakiodorreri. Asko gara erabakia sinistu ezinik gauden herritarrak. Ezin dugu ulertu, sistema honek hipotekak ordaindu ezinik dabiltzan herritarrak erailtzen dituen bitartean, PNVkoek zulora ekarri gaituen politika konponbide bezala planteatzea. Hau guztia gutxi balitz bezala, gaztetxea desalojo arriskuan dago. Hainbeste on egin duen proiektua pikutara bidali nahi dute. Oraindik gogoratzen dut Torrean antolatutako lehen gazte eguna, jolas txokoa martxan jarri genuen eguna, Akerbeltzen azken kontzertua, batzarrak, eztabaidak, bertan ikusitako pelikulak, txandak, bertso afariak, tupersexa, Agurtzaneren hitzaldia, ipuin kontalaria, Txan Magoa... Zenbat oroitzapen gozo.
Oasi bat izan da gure herrian. Bakiozor garaian, aurrera egin duen proiektu indartsu eta koloretsua. Orain, aldiz, dena arriskuan jarri nahi dute, gazteen proiektua, herritarron ongizatea, herritarron ametsak... Putzu beltz batera bidean gaudela ematen du. Baina, kontuz, ez gaitzatela engainatu, ez beldurtu. Guk amesten jarraitu behar dugu, proiektuak diseinatzen, herria bizitzen eta kolorez bustitzen. Gure eskuetan dago. Herritarrak egiten dugulako Bakidxo. Animo eta eutsi gogor! Hurrengo geltokia herritarrok erabaki behar dugu. (2012.12.18 Berria.com)

Eskerrik asko Amets jakinarazteagatik zure babesa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario